XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baña Jesus'gandik barregarri alde egin bear izan eban.

Baña ez betiko.

Oliamendiko larrialdietan, Jaunak lurraldi onetako nagusia dirautson deabru au, Jesus'engana urreratu zan.

Jesus galdu al izateko azkenengo burrukaldia jokatu bear eban.

Nekaldiko ikuskizunak Jesus osoro larritu eban... naigabe samiñetan itxi... Inpernuko arerioa or jatorko Nekaldiko jazoerak geitu ta ugaritzera, direan baño lotsagarriago iragartzera.

Aitaren naia bete ezinekoa dala dirautso deabruak....

Baña Jaunak: Aita, egin bedi, Zure naia....

Nekaldiko oñaizeak, gurutzeko eriotzea ta abar alperriko egikizunak jakozala ta ekin eutson barriro deabruak esanaz: Gizonaren eskar txarra jakiñik bere alde gurutzean iltea alperriko zorakeria dala ez ete-dakizu ba?.

Zergaitik ba, orrenbesteko nekeak artu?.

Neke-edontzi au larregia da, ene Aita, diño Jesus onak baña bete bedi Zure guraria.

Menpetasun osoan, Bere burua Aitari opalduaz, deabru zitala Beregandik jaurti eban....